XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bela Kabela herriko plazan zegoen batean: ai eguzki gorriki, zenbat izerdiki hiri kulpatiki!... ai eguzki gorri, zenbat izerdi hire kulpagatik esan beharrean, noski.

Horrelakoxea zen hirugarren postaria.

Eta ekin zioten partxisari.

Jokatu zuten ordu laurden batez, jokatu zuten bi ordu laurdenez, dozena erdi ordu laurdenez, bi dozena ordu laurdenez, jokatu zuten ia arratsalde guztian, eta ezer ez, ezin izan zuten jokua erabaki.

Aurrena bostna egon ziren, gero hamaikana, gero hamalauna, eta azkenean, hamazazpina.

Hirurek hamazazpi puntu atera zituzten hainbeste denboraz jokatu ondoren.

Eta bienbitartean Bits Baporux familiarentzako gutunak hantxe segitzen zuen, ez aurrera eta ez atzera, itxadon eta itxadonez postariak meriendatu berri zuten antxoa lata baten ondoan.

- Gutuna hiruron artean eramatea izango duk hoberena! - Bai motel! Arrazoi guztia daukak! Modu horretan, nire matematikak oso txarrak ez badira behintzat, hirugarren partea bakarrik nekatuko gaituk!.

- Bixigua eta bakailua, hau duk lan kankailua!- bukatu zuen erdi bertsolariak buruarekin baietz esanez.